top of page
BAXUA
Gizonezko ahotsetan lodiena da, kolore iluna dute eta beheko notak erraztasunez abesten dituzte.
BARITONOA
Gizonezkoetan erdiko ahotsa da. Ahots indartsuak izaten dira eta tinbre aberatsekoak. Operetan paper nagusiak betetzeko oso erabiliak dira.
TENOREA
Gizonezko ahotsik altuena da, emakumezkoetan soprano ahotsaren parekoa. Operaren historian zehar tenoreek izaera oso ezberdineko paperak abestu dituzte.
.
KONTRATENOREA
Teknika berezi bat erabiliz, oso nota altuak abesteko gai dira, emakumezkoen kontralto tesituraren parekoak. Barroko garaian oso erabilia izan zen ahots hau.
bottom of page